Albisteak
Festetako paella jana antolatzeko bilera egingo da hilaren 23an
— 2019-07-17Amabirjin jaietako paella jana antolatzeko bilera egingo da datorren asteartean, hilak 23, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean. Zestoako Udaleko Kultura Sailak jakinarazi duenez, paellan parte hartu nahi dutenek nahitaez azaldu beharko dutela bilerara, bestela ez dute parte hartzeko aukerarik izango. Paella jana antolatzeko bilera amaitutakoan festa batzordea bilduko da, 19:30ean leku berean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide