Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Kuadrillen arteko paella jana antolatzeko bilera deitu du Udalak abuztuaren 9rako. Arratsaldeko 19:30ean izango da hitzordua, Kultur Etxean. Paella eguna irailaren 9an (larunbata) izango da. Udalak azaldu du ekitaldian parte hartzeko nahitaezkoa dela kuadrillaren ordezkariren bat hilaren 9ko bilerara azaltzea, bestela ez dute eta parte hartzeko aukerarik izango.