Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako jaietako zapiak salduko dituzte hilaren 7an, txupinazoaren aurretik, eta 8an eguerdiko ordu bata aldera, Erdikalean. Herriko bi kuadrillek atera dituzte zapiak, eta hiru mezu eman nahi izan dituzte: jaiak ondo pasatzea, euskararen aldeko aldarria eta eraso matxistarik gabeko jaiak nahi dituztela azpimarratzea. Irudiaren diseinua Maider Arsuagaren lana izan da.
Zapi bakoitzak hiru euro balio ditu, eta ez dute etekin ekonomikorik izango. Hilaren 7an eta 8an norbaitek zapiak saltzen egin nahi badu, bertaratu dadila egun horietan Erdikaleko postura.