Film labur lehiaketa

Ez al duzue oraindik film laburrik aurkeztu Portale Kultur Elkarteak antolatutako lehiaketan? Oraindik garaiz zaudete! 15 egun falta dira epea ixteko (ekainak 14 da azken eguna).

Irakurri ondo oinarriak eta animatu!

OINARRIAK:

– Taldean gutxienez zestoar batek parte hartu behar du.

– Zestoako bost leku hauen artean gutxienez bik agertu beharko dute filmean (Zestoako erdigunea -plaza, erdi kalea, kale okerra, laranjadi- Portale kulturgunea, Lau Iturri, frontoi bat eta auzoetako plazaren bat).

– Filmak gehienez 10 minutu izan ditzake.

– Edozein adinetako jendeak parte hartu ahal izango du.

– Film laburrek euskaraz izan behar dute.

– Talde bakoitzak nahi adina film aurkezteko aukera izango du.

– Irudi guztiek originalak izan beharko dute, alegia, taldeko partaideek grabatu edo sortutakoak eta edozein generotakoak onartuko dira: animazioa, dokumentala, komedia, drama…

– Filmak musikarik badu, baimendutakoa edo norberak sortua (copy right gabea) izan beharko du.

**ez badakizue baimendutako musika topatzeko nora jo, galdetu antolatzaileei eta lagunduko dizuete.

– Irudiak horizontalean grabatu beharko dira.

– Filmak .mp4, .mov edo antzeko formatuetan aurkeztu behar dira.

– Lanak portalekulturelkartea@gmail.com helbidera bidali beharko dira ekainaren 14rako (egun hau barne), Wetransfer, Drive edo antzeko plataformen bidez.

– Filma aurkeztearekin batera entregatu beharreko informazioa: lanaren izenburua, partaideen izen-abizenak eta kontaktuko email edo telefono zenbakia.

– Film guztiek aurreneko fotograma moduan 2 segunduz Portalek lehiaketarako prestatutako logo berezia eduki beharko du. Logoa albiste honen irudia da eta bertatik deskargatu daiteke.

– Behin film labur lehiaketan aurkeztutakoan, egileek Portale Kultur Elkarteari baimena emango diote behar duenerako irudiok erabiltzeko.

– Sariak:

1.go saria. 150€ + garaikurra

2. saria. 4 lagunentzako bazkaria Portale kulturgunean

3. saria. 4 lagunentzako hamaiketakoa Portale kulturgunean




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide