FLORIDA

Hurrengo astean hasiko dugu ZAA!19. Aurkeztuko dugun lehenengo antzezlana FLORIDA izango da. Lili jauregian hasiko da kale-antzerki ibiltaria, gaueko 22:30ean. Astelehen, astearte eta asteazkenean egongo da ikusgai antzezlana.

Zer aurkituko duzue ikusleek bertan? Hor doa sinopsia:

Sebas-en etorrerak aztoratu egingo ditu “Florida”-ko egoiliarrak. Valerio-k lekua utzi beharko dio iritsi berriari, baina honek azken borondatea bete nahiko du: hil aurretik, bere emaztea ezagutu zuen lekua azkeneko aldiz ikustea. Zestoako bainuetxea, alegia. Egoilarren laguntzarekin matxinatu eta baso librean murgilduko dira, abenturaz-abentura ezusteko amaierara iritsi arte.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide