Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den urtean Udala Foru Plazako zoruaren konponketa lanekin hasi zen. Torilen aurretik hasi eta Elizkalea parera arteko zatia konpondu zituen iaz. Emaitzarekin gustora geratu ziren eta aurten konponketen bigarren fasea egitea aurreikusi zen. Astelehenean hasi ziren konponketa lanak eta eliza aurrea, eraikinaren luzera guztian, Foru Plaza 3 zenbakiaren aurrealdea, Buruzurien oinarriak dauden lerroraino eta kanpandorre parean azken hilabeteetan atera den zuloa konponduko dira. Canteria Espiga izeneko enpresa ari da lanak egiten. Datozen urteetan beste zenbait fase aurrera eraman eta plaza guztia berritzea da Udalaren asmoa.