Albisteak
Frontoiaren berrinaugurazioa dela eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak
— 2024-05-15Zestoako Udalak Pilotaren inguruko hainbat ekitaldi berezi antolatu ditu frontoiaren berrinaugurazioa dela eta. 2023ko maiatzean hasi ziren lanak eta urtebete ondoren kiroldegiko instalazio guztiak erabilgarri egongo dira berriro ere.
Maiatzak 22, asteazkena, 19:00etan
Mahai-ingurua:”Euskal pilota garai berrietara egokitzen”
Parte-hartzaileak: Iera Agirre, Jon Alberdi, Oinatz Bengoetxea (pilotariak), Kepa Iribar (kazetaria) moderatzailea.
Lekua: Kultur Etxeko aretoan.
Maiatzak 25, larunbata, 18:30ean
Emakumezkoen Udaberriko Txapelketako Bertso-Pilota saioa:
Parte-hartzaileak: Nerea Elustondo eta Maialen Akizu bertsolariak, eta pilotariak bi taldetan: Eguzkiloreak taldea, Naroa Agirre arroarra, Andrea Aldaregia,eta Oihana Orbegozo eta Mitxoletak taldea, Iera Iturriaga, Maite Ruiz de Larramendi eta Ane Mendiburu)
Lekua: Kiroldegiko pilotalekua.
Maiatzak 26, igandea, 17:15ean
Banakako pilota txapelketa nagusiko hirugarren eta laugarren postuak:
Parte-hartzaileak: Jaka eta Imaz vs. Etxeberria eta Zabaleta.
Sarreren salmenta:
Ekitaldietarako sarrerak eskuragarri daude Zestoako Turismo Bulegoan, bost euroko prezioan. Haurrak doan sar daitezke.
Leihatilan ere salgai egongo da ekitaldi bakoitzaren egunean.
Buruz buruko txapelketarako, sarrerak aldez aurretik erosi nahi badituzu, deitu 615 76 89 80 telefonora. Hala ere, leihatilan ere erosi ahal izango dituzu, ekitaldiaren egunean bertan.
Egin zaitez bazkide