Albisteak

Fruta-arbolen kimaketa ikastaroa antolatu du Kimu Batek

Fruta-arbolen kimaketari buruzko ikastaroa antolatu du Kimubat Gardenek urtarrilaren 23 eta 25erako. Zuhaitzen kimaketan adituan den Aitor Etxeandiak zuzenduko du bi saiotan egituratuko den formakuntza.

Lehen sioa, hilaren 23an izango da. Euskal Herrian landatzen diren ohiko barietateei buruz mintzatuko da Etxeandia, arratsaldeko 17:30ean hasita. Bigarren saioa, aldiz, urtarrilaren 25ean izango da, 9:00etatik 12:00etara, eta sagarren, madarien eta aranen zuhaitzak kimatzen ikasiko dute parte-hartzaileek.

Ikastaroak 10€-ko prezioa du eta izen-emate epea irekita dago. Parte hartu nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 15 00 85 telefono zenbakira deitu beharko dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide