Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Frutarbolen kimaketa ikastaroa izango da otsailaren 2 eta 3an Kimu Bat Garden-en Aitor Etxeandiaren eskutik. Ikastaroa bi zatitan banatuko da, alde praktikoa eta teorikoa. Zati teorikoa otsailaren 2an izango da arratsaldeko 17.30tatik 20.00etara. Atal praktikoa aldiz, otsailaren 3an izango da, goizeko 10.00etatik eguerdiko 13.00ak arte.
Ikastaroan parte hartu nahi izanez gero aurrez izena eman beharko da kimubat@kimubat.com helbidean edo 943 15 00 85 telefonora deituta. Izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da.