Albisteak

Furgobaratzak tomatearen inguruko tailerra ekarriko du asteazkenean

Kimubatek eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatutako Furgobaratza proiektua iritsi da beste urte batez Iraetara. Guztira hiru saio antolatu dira, eta lehena asteazkenean, maiatzaren 7an, izango da arratsaldeko 18:00etatik 19:30era, Iraetako baratze parkean.

Lehen saio honetan tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontutan eduki beharrekoak azalduko dira, hala nola, landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak…

Gainontzeko bi saioak honako hauek izango dira: bata, ekainaren 4an, gaixotasun eta izurriei buruzko tailerrarekin; eta bestea, irailaren 18an, neguko baratza izango duena hizpide.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide