Albisteak

Futbito txapelketako finala jokatuko da bihar

Gazte asanbladak antolatutako futbito txapelketako finala jokatuko da bihar, larunbata, kiroldegian. Goizeko 11:30ean, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko da, eta 12:30ean, finala. Bi partiden artean langa txapelketa izango da. Partidak amaitutakoan, sari banaketa egingo dute kiroldegi kanpoan.

Erresistentzia jaialdiaren egitarauaren baitan kokatu dute futbitoko finala . Goizean hasi behar zuen jaialdiak, baina Langile kontrolpeko espazioen egongo egoera eta defentsa mekanismoak hitzaldia atzeratu egin behar izan dute. Futbito amaitutakoan, bazkaria egingo dute zentroan, eta 18:00etan, poteo musikatua hasiko da herriko kaleetan zehar. 20:30ean, Onlifly, Anker, Xsakara eta Manitu taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zentroan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide