Futbolin txapelketa, kartelgintza tailerra edo film emanaldia izango dira hil honetan Gaztetxean
Danbolin— 2021-11-03Zestoako Gazte Asanbladak azaroko egitaraua iragarri berri du. Hil honetan, pintxo-potea, futbolin txapelketa, kartelgintza tailerra, film emanaldia eta kontzertuak izango dira Gaztetxean.
Hemen egitaraua:
- Azaroak 4, osteguna, arratsaldeko 18:30ean: Pintxo-pote + Futboli txapelketa (aurrez izena emateko aukera izango da Gaztetxeko sare sozialetan
- Azaroak 9, asteartea, arratsaldeko 18:00etan: Kartelgintza tailerra
- Azaroak 14, igandea, arratsaldeko 18:30ean: Film emanaldia
- Azaroak 27, larunbata, iluntzeko 22:00etan: Desgaraian eta Aitza taldeen kontzertuak