Albisteak

Futbolin txapelketarekin hasiko dute otsaila Gaztelekuan

Otsaileko egitaraua prest dute Gaztelekuan eta bihar bertan egingo dute lehen ekintza, futbolin-txapelketa hain zuzen ere. Askotariko jolas eta tailerrak egingo dituzte hil honetan ere.  Hemen duzue egitaraua:

Otsailak 6, osteguna: futbolin-txapelketa (3.zikloa)

Otsailak 7, ostirala: mihibero mahai-jolasa (DBH)

Otsailak 7, ostirala: haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin, Zestoan eta Aizarnan.

Otsailak 8, larunbata: futbolin-txapelketa (DBH)

Otsailak 14, ostirala: maitasun-erromantikoari buruzko tailerra (DBH)

Otsailak 14, ostirala: haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin, Arroabean.

Otsailak 15, larunbata: inauterien prestaketa (DBH)

Otsailak 18, asteartea: maskara tailerra (1-2.zikloak). 17:00-18:00 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da Gaztelekuan (688 684 029).

Otsailak 20, osteguna: aurpegi-margoketa (3.zikloa)

Otsailak 22, larunbata: inauteriak: haurren mozorro-desfilea

Otsailak 29, larunbata: gu sukaldari: pizzak (DBH)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide