Albisteak
Gabon eskerako Olentzero panpinak egiteko deia
— 2023-11-12Olentzeroren etorrera antolatzen duen guraso taldeak garai bateko beste ohitura bat berreskuratu nahian, deialdi berri bat luzatu du. Oraingoan 2. ziklotik gorako haurrak Gabon eskerako Olentzero panpinak egitera animatu nahi dituzte.
Asmoa Gaztelekuan panpinak egitea da eta ondoren, abenduaren 24an, Olentzeroren etorreran, haur taldea euren panpinekin kalejiran ateratzea.
Tailerrak noiz:
Bigarren zikloko haurrentzat azaroaren 22an eta 29an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, izango dira tailerrak Gaztelekuan eta talde bakoitzeko guraso arduradun bat beharko da.
Hirugarren zikloko haurren txanda, berriz, azaroaren 16an eta 23an izango da. Hau ere arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Adin honetako taldeek ez dute guraso arduradunik beharko.
Parte hartu nahi duten haurrek izena eman beharko dute Gaztelekuan 688 684 029 telefono zenbakira deitu edo idatzita azaroaren 15a baino lehen.
Zer behar da panpina egiteko?
Panpina egiteko materiala talde bakoitzak eraman beharko du: etxeetako arropa zaharrak, oihal, maindire edo zapiak, sokak, txapelak, zapiak, burua egiteko baloia edo antzeko zerbait, gorputza egiteko oinetakoak…
Egin zaitez bazkide