Albisteak

Gabonak direla eta, hondakinen bilketan aldaketak egongo dira

Urola Erdiko Mankomunitateak jakitera eman duenez, Gabonak direla eta, hondakinen bilketan aldaketak egongo dira. Abenduaren 24an eta 31ean ez da bilketarik egingo. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean bi frakzio bilduko dira: errefusa (ohiko kuboetan) eta organikoa (horretarako propio jarritako edukiontziak egongo dira kartoiarentzako edukiontziak dauden guneetan). Abenduaren 26an, berriz, ohiko bilketa egingo da baina alde zaharrean edukiontziak kanpoan jarriko dira, festetan egin ohi den moduan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide