Albisteak

Gabonetako abesbatza hilaren 24rako entseguekin hasiko da

Gabonak gerturatzen ari dira eta Gabon abesbatzakoak hilaren 24rako entseguekin hasiko dira datozen egunetan. Bihar, abenduak 14, izango da lehen saioa, iluntzeko 21:00etan, eta bigarren, berriz, 23an izango da, arratsaldeko 20:00etan. Elizan izango dira biak.

Abesbatzako kideek azaldu dute aurten, osasun egoera ikusita, urteroko ibilbidea egitea “zaila” egiten zaiela. Hala ere, aspaldiko tradizioari eusteko konpromisoa azaldu dute eta gabon gauean elkartasun kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 18:30ak aldera. Lekua aurrerago zehaztuko dutela jakinarazi dute. Bestalde, abesbatzan inoiz parte hartu ez duen herritar orori parte hartzeko deia luzatu dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide