Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu du Kimubat Gardenek
Danbolin— 2019-12-09Gabonetako apaingarriak egiteko ikastaroa antolatu du Kimubat Gardenek abenduaren 11erako, asteazkena. Helduei zuzendutako tailerra izango da eta koroak, mahai zentroak eta opariak egiten ikasteko aukera izango dute parte hartzaileek. Saioaren prezioa 10€koa da eta sortutako apaingarriak etxera eramango dituzte partaideek. Tailerra arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara bitartean izango da Kimubaten. Izena eman nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 150 085 zenbakira deitu beharko dute.
Hurrengo ikastaroak
Datorren urteko formakuntza saioak prestatzen ari dira jada Kimubat Gardenen eta animalien heziketarekin loturiko saioa antolatu dute urtarrilaren 11erako. Otsailaren 8an, txakur nagusien betebehar eta eskubideak izango
dituzte hizpide eta martxoaren 7an, txakur eta umeen arteko harremana jorratuko dute. Aapirilaren 4an, maiatzaren 9an eta ekainaren 13 eta 14an txakurrekin loturiko ikastaro gehiago egingo dituzte.