Gaitu proiektua

Adimen artifizialak euskaraz egin dezan, zure ahotsa garrantzitsua da

Euskaldunok erronka berri bat dugu: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu.
Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.

Ahots asko eta askotarikoak behar dira: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai.

Guztion artean sortzen ari den ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko  tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.

Horretaran laguntzeko, sartu eta grabatu mesedez 30-300 esaldi inguru . Oso erraza da.

Ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide