Galdeketa egunari begira

Maiatzaren 7ko galdeketarako prestatzen hasita dago Hitziturri Elkartea. Lan asko dago egiteko eta herritarren laguntza eta partaidetza behar-beharrezkoak dira. Horrela, datorren asterako antolatu diren zenbait ekintzen berri eman nahi dizuegu:

  • Alde batetik, Herri Galdeketaren inguruko batzar irekia antolatu du Zestoako Gure Esku Dago taldeak. Herritar guztiei dei egiten zaie martxoaren 18an, larunbatez, goizeko 11:30ean Kultur Etxera agertzera, informazioa jasotzeko.
  • Bestetik, Atera zuk ere argazkia! kanpaina antolatu du Hitziturri Elkarteak. Horrela, erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimendua adierazi nahi dutenek argazkia ateratzeko aukera izango dute martxoaren 19an, igandez, Zestoako plaza barrenean goizeko 11:30-13:30 bitartean. Dagoeneko, batzuk adierazi dute atxikimendua, honako kartel honetan agertzen den moduan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide