Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ganbara Berotzen dinamikaren hirugarren saioa izango da datorren ostiralean, hilak 26, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Arraio irratiaren 13. urteurrenaren ospakizunen baitan antolatu dute saioa eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasean parte hartuko duten bertsolariak igoko dira oholtza gainera. Horien artean izango da Aitor Salegi zestoarra. Salegirekin batera beste bost bertsolari izango dira: Asier Aspiroz, Ane Zuazubiskar, Beñat Jauregi, Iñigo Izagirre eta Julen Zulaika. Saiora bertaratzen direnek hiru euroko sarrera ordaindu beharko dute.