Garagardo Azoka antolatzeko bilera
Danbolin— 2016-07-04Herri Azokaren bidetik, Zestoako eragileei dei egiten zaie uztailaren 6an arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean egingo den bilerara gerturatzeko. Herriko eragile desberdinen artean antolatu nahi da aurtengo garagardo azoka, eta prestaketa bilerekin hasteko asmoa dago. Garagardo azokan ateratako irabaziak talde bakarrarentzat izan beharrean, aurten apustua egin nahi da zenbait eragilek elkarlanean antolatu eta irabaziak ere elkarlanean egindako proiektuetara bideratzeko.
Beraz, dei egiten zaie herriko eragile guztiei asteazkeneko bilerara gerturatzeko.
IRUZKINDU