Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Aitzbarna elkarteak antolatuta, garagardo azoka egingo dute uztailaren 1ean Aizarnan. Arratsaldeko 18:30etatik 20:30era bitartean, kañak edateko aukera izango da, 2.50 eurotan. Ondoren, afaria egingo dute, eta txartelak ekainaren 25era arte egongo dira eskuragai Aranburu landetxean, Konpitteko tabernan eta Portalen. Menua honakoa izango da: ukondo errea, saltxitxak, txerri saiheskia eta postrea. 20:30etatik aurrera, afariko txartelarekin nahi adina garagardo edateko aukera egongo da.