Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aitzbarna elkarteak antolatuta, garagardo azoka egingo dute datorren larunbatean, uztailak 1, Aizarnan. Arratsaldeko 18:30etatik 20:30era bitartean, kaƱak edateko aukera izango da, 2.50 eurotan. Ondoren, afaria egingo dute.
Igandean, berriz, Zutani Teatroaren Bete ingoiau antzezlana taularatuko dute Goiz Eder Iturain eta Esti Curiel aktoreek arratsaldeko 18:00etan hasita. Lana 2021eko Poltsikoko antzerki sorkuntzako finalista izan zen.