Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Garagardo dastaketa eta Manitu taldearen kontzertua izango dira ostiralean, hilak 28, Gaztetxean. Arratsaldeko 19:00etan hasita, Azpeitiko Izar-Haitz garagardotegiko garagardoak dastatzeko aukera izango da eta 22:30ean, Manitu taldeak kontzertua eskainiko du.
Dagoeneko eskura daitezke bi ekintzetarako sarrerak Portale tabernan, hamahiru euroren truke. Kontzertura soilik joan nahi dutenek, aldiz, ostiralean erosi beharko dituzte sarrerak, Gaztetxean.