Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Azpeitiko Garagune zentroko kideek postua jarriko dute bihar, ostirala, goizeko 10etatik 12:30etara Udaletxe azpian. Zentroko lagunek eskuz egindako koilareak, bufandak, eraztunak eta giltzatakoak salgai izango dituzte bertan, besteak beste.
Garagune Zentroa, Azpeitiko Antxieta etxean dago, eta bertan eskualdeko adimen urrikoentzako zentroa eskaintzen dute, Goienetxe fundazioaren baitan. Garagune zentroaren helburu nagusia adimen urritasuna duten pertsonak lehen mailako herritarrak izatea da. Halaber, eskubide berdinak eta behar dituzten laguntzak izan ditzaten egiten dute lan, besteak beste.