Garai bateko santa eskaleak
Jone Bergara— 2017-02-12Aurreko iganderako gordea nuen Xabier Unanueren argazki hau, kontuak kontu zintzilikatu ez nuena.
Santa eskean ibilitako mutil taldea agertzen zaigu bertan. Ez dut beste mundukoa denik esango baina gustatzen zait argazki hau. Horrenbeste maite dudan ohitura du oinarri, santa eskea. Arropari erreparatuta, denak daude abarkekin eta ez gaur egunean ikusten ditugun edozein motatako botekin. Lepoko zapiak ere ez dira zuri urdin edo zuri beltz kuadrotxotakoak, santa eskekoak loreduna behar du izan! aspaldi esan zidan batek.
Diru? poltsak dituzte aurrekoek baina otarra edo lastozko kapazoak ere bai atzeko aldean bat baina gehiagok eta baita txorixoak ere lepo bueltan.
Talde konpletoa inondik ere.
Jarrai dezala ohiturak!
Egin zaitez bazkide
