Albisteak
Garaipenik gabe baina lan “bikaina” eginda amaitu dute zestoarrek Donosti Cup txapelketa
— 2018-07-11Amaitu da Donostu Cup txapelketaren 27. edizioa. Mundu osoko 430 talde baino gehiagok hartu dute parte, 5.000 jokalari inguru, horien artean, Zestoako Futbol Taldeko kadete neskak eta infantil mutilak.
Zestoako bi taldeak ez zuten lehenengo fasea pasatzerik lortu eta ‘Playoff’-a jokatu zuten. Neskek, final zortzirenetako partida jokatu zuten Trintxerperen aurka, 3-0 irabaziz. Final laurdenetako partidan kaleratu ziren, Red Hook Sc Vortex talde amerikarraren aurka 0-3 galduta.
Mutilen taldeak ere ibilbide berbera egin zuen. Final zortzirenetako partida irabazi zuten 6-7 Eatside FC Red taldearen aurka. Final laurdenetako partida galdu zuten ordea, Sao Joa Britoren aurka 4-0.
Nahiz eta garaipenik ez lortu, bi taldeek egindako lana “bikaina” izan dela azaldu dute entrenatzaileek. “Partida guztietan oso maila ona eman dute, batez ere talde indartsuen aurka” azaldu du nesken entrenatzaileak.
Kontsultatu infantil mutilen eta kadete nesken emaitzak.
Egin zaitez bazkide