Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean hasi zen mendi astea, Garazi Abasolo nutrizionistaren “Nola elikatu kirolean! Nola elikatu mendian!” hitzaldiarekin. Herritarren interesa piztu zuen gaiak, eta 35 lagun inguru bertaratu ziren Alonderoko aretora. Elikadurak kirolean duen garrantziari buruz aritu zen Abasolo, eta kirol desberdinak praktikatzeko nola elikatu behar den ere azaldu zuen.
Bihar, ostirala, Jon Artano zestoarrak “Esplorazio zientifikoa eta alpinismoa. Darwin mendikatean, Suaren lurraldean (Txile)” saioa eskainiko du 19:00etan Alonderon. Larunbatean, berriz, BTT zeharkaldia egingo dute mendi asteari amaiera emateko. Zestoa-Urdaneta-Pagoeta-Iturriotz-Altzola-Aizarna-Zestoa ibilbidea egingo dute, goizeko 8:30ean hasita.
Argazkiak: Agiro Mendi Kluba