Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Uri Buru Batzarrak Garikoitz Mendizabal alkategaiaren aurkezpena egingo du martxoaren 12an, asteartean, goizeko 11:30ean Laranjadi plazan.
Musikako goi mailako ikasketak eginak ditu eta txistularia da ofizioz eta bokazioz. 1995ean oposizioz Gasteizko Udal Txistulari Bandako zuzendaritza hartu zuen. 2004az geroztik Bilboko Udal Txistulari Banda zuzentzen du.
Txistulari bezala ezagunago bada ere, betidanik egon da EAJri lotuta eta horren adierazgarri bere izena alderdiko zerrenda ezberdinetan ikusi ahal izan dugu; 2011 eta 2015eko udal hauteskundeetan eta Eusko Legebiltzarreko 2016ko hauteskundeetarako zerrendan.
Zestoako EAJk, Joseba Egibar, EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarreko Lehendakaria ere bertan izango dela adierazi du.