Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gas fakturaren gaineko aholkularitza eskainiko du Argiolak. Bertaratu eta euren faktura eramaten duten pertsonei, aurrezteko gakoak emango dizkiete, martxan jarriko duten energia bulegoa zerbitzuaren bitartez.
Zestoan, urtarrilaren 22 eta 24an goiz eta arratsaldez eta 29a eta 31n arratsaldez bakarrik, izango da zerbitzua hau jasotzeko aukera. Goizetan 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldean 18:00etatik 20:00etara, udaletxeko behe solairuan.
Arroabean berriz, elkargunean eskainiko dute aholkularitza, urtarrilaren 26ean eta otsailaren 2an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.