Albisteak

Gaueko hainbat zerbitzu berriz ere martxan jarri ditu Lurraldebusek

Eskualdeko hainbat zerbitzu gauerdi ingurura arte izango dira martxan.

Aste honetan Eusko Jaurlaritzak kaleratu duen dekretuan edozein motatako garraio publikok 24:00etara luzatzeko aukera jasotzen du. Hori dela eta,  azken hilabeteetan etenda egon diren hainbat autobus zerbitzu berreskuratu ditu Lurraldebusek.

Gaurtik aurrera, autobus zerbitzuak zabalduko ditu La Guipuzcoana garraio enpresak. Zumaia-Zumarraga (UK06),  Zumaia-Azkoitia (UK46G) eta Zestoa-Eibar (UK45G) lineak gauerdi ingurura arte arte izango dira martxan.

Hemen ordutegiak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide