Albisteak

Gaur amaitu da Donosti Cup txapelketako lehenengo fasea

Astelehenean (uztailak 2) hasi zen Donsti Cup Txapelketaren 27. edizioa. Mundu osoko 430 talde baino gehiagok hartuko dute parte, 5.000 jokalari inguru, horien artean, Zestoako Futbol Taldeko kadete neskak eta infantil mutilak. Gaur amaitu da txapelketaren lehenengo fasea.

Nesken taldeak 3 partida jokatu ditu. Lehen partida 1-3 galdu zuten Rayo Vallecanoren aurka. Bigarren partida 1-0 irabazi zuten Itxaurdiren aurka. Gaur jokatu dute lehen faseko azken partida Iraetan. 2-1 galdu dute Norvegiako Oppegard IL taldearen aurka. E taldeko hirugarren postuan sailkatu dira eta ez dute txapelketan aurrera egitea lortu. Kopako (play off) partida jokatuko dute bihar, Herreran (Donostia). Hemen sailkapena:

Mutilen taldeak ere 3 partida jokatu ditu eta guztiak galdu dituzte. C taldeko laugarren postuan sailkatu dira eta ez dute txapelketan aurrera egiterik lortu. Hala ere, kopako partida jokatuko dute bihar, Herreran (Donostia). Hemen sailkapena:

 

 

Argazkiak: Imanol Esnal eta Jon Irure




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide