Albisteak

Gaur arratsaldean zabaldu dute ATZEGIk antolatuatko “Ezagutzea eta maitatzea bat dira” erakusketa

ATZEGIk antolatutako “Ezagutzea eta maitatzea bat dira” erakusketa zabaldu dute gaur arratsaldean eta igandera bitartean izango da ikusgai Udaleko areto nagusian. Aloña Agirre ATZEGIko Urola Kostako arduraduna eta Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea arduratu dira erakusketari hasiera emateaz. Bertan, elkarteak bere ibilbidean zehar sortutako sentsibilizazio kanpainak, denbora libreko taldeen argazkiak eta Jon Andoni Martin argazkilari eta artista azkoitiarraren “Begirada garbiak” lana izango dira ikusgai.
Agirrek azaldu du horrelako erakusketa txikiek eragina dutela gizartean. “ATZEGIk 1960an hasi zuen bere ibilbidea eta ordutik ikusi dugu gizartea tantaz tanta aldatzen joan dela. Oraindik bidea dugu egiteko eta horrelako ekintza txikiekin poliki poliki gure helburua lortzen joango gara” adierazi du.
Orokorrean, Gipuzkoan arazoak sortzen direnean laguntzeko tradizio handia dagoela nabarmendu du Mendizabalek. “Horrelako elkarteek gurasoen bidea errazago egiten laguntzen dute eta familiak elkartzen ditu” azaldu du. Horrelako erakusketa bat Zestoara ekartzeak beretzat poz handia suposatzen duela esan du eta hauek egiten duten lana goraipatu du.

Erakusketaren ordutegia:

o   Urriak 25, osteguna: 18:00-20:00.

o   Urriak 26, ostirala: 18:00-20:00.

o   Urriak 27, larunbata: 12:00-14:00.

o   Urriak 28, igandea: 12:00-14:00.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide