Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Zestoako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) osatzen hari da Udala eta datozen asteetan bi tailer antolatu dituzte herritarren ekarpenak jasotzeko. Lehena, datorren astelehenean izango da (hilak 29). Han, kultura, natura eta etxebizitzen gaiak jorratuko dituzte. Bigarren tailerra, aldiz, hilaren 7an egingo dute eta hornidura eta jarduera ekonomikoei buruz hitz egingo dute. Bi hitzorduak arratsaldeko 18:00etan izango dira, Udaletxean.