Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren larunbatean, hilak 18, izango da Zestoako XX. ibilaldi neurtua. Parte hartzen dutenentzako bazkaria ere antolatu du Agirok, eta gaur izango da ibilaldian eta bazkarian parte hartzeko izena emateko azken eguna. Ibilaldian parte hartzeko www.herrikrosa.eus webgunean eman behar da izena, eta bazkarirako txartelak, berriz, Txoko txikin eta kiroldegian.
Bi ibilbide egiteko aukera izango da: luzea (28km) eta motza (18km). Ibilbide luzea egitea erabakitzen dutenak goizeko 7:00etan irtengo dira eta ibilbide motzekoak, berriz, 8:00retan.