Albisteak

Gaur eman diote amaiera Udaberriko festari ikastetxean

Gaur hartu dituzte oporrak Zestoako Herri Ikastetxeko haurrek, Udaberri festa ospatuz. Aurten bi egunetan egin dute Udaberriko festaren ospakizuna, atzo ekitaldia egin zuten eta gaur goizean egin dituzte jolasak.

Atzoko ekitaldian dantza izan zen nagusi, txikitxoenetatik hasi eta datorren urtean DBH-ra doazen ikasleekin amaitu arte. Eñaut Elorrietaren Geografia abestia kantatuz eman zioten agurra eskolari seigarren mailako ikasleek.

Gaur, jolasetan, haur guztiek hartu dute parte, urtero horrenbeste itxaroten duten eguna ederki aprobetxatu dute, bizikleta gainean, aurpegia zikinduz, saltoka eta karaokean mikrofonoa soltatu ezinik …

Bi egunetan egiteak iritzi ezberdinak ere sortu ditu: “Niri ekitaldia gehiago gustatzen zait, dantzan ondo pasatzen dugu, gainera makillatuta joaten gara eskolara” edo “jolasak ederragoak dira, egunero hau egin beharko genuke” esan dute eskolako haurrek. Aste Santuko oporretara joateko modu bikaina izan dute aurten ere Zestoako Herri Ikastetxeko haurrek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide