Albisteak
Gaur ere izango da non gozatua
— 2022-09-04Festen atariko egunotan ere izaten da Zestoan zertaz gozatu, begiratu bestela egitaraua.
Pili Alkortaren margolanen erakusketa ikusteko azken aukera izango da gaur. Gogoratu ordutegi desberdina izango duela gaurkoan: goizeko 11:30etatik 13:00etara eta arratsaldean 17:00etatik 19:00etara.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:30. Meza Nagusia.
13:00. Herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Laranjadi plazan. Aurtengo omenduak Angeles Jiménez Espada eta Jose Luis Galdona Astigarraga izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 85 eta 88 urte bitarteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie, Laranjadi plazan.
14:30. Jubilatuen bazkaria Bainuetxean.
19:00. Txistulari alardea, kiroldegian. Antolatzailea: Zestoako Idiakaitz Txistulari taldea. Parte-hartzaileak: Euskal Herriko txistulariak; Zumaiako San Pedro Abesbatza (zuz. Amaia Aldalur); Jagoba Astiazaran txistulari bakarlaria; Eñaut Elorrieta abeslaria; Roberto Moso abeslaria; Eider Iraola eta Aizpea Aristi abeslariak; Itxaropena dantza taldea; Eider Mendizabal eta Peio Nuño (Joxe Mari Orbegozoren “Dantzaki” dantza eskolako dantzariak); Zestoako batukada taldea (zuz. Adrian Larrañaga); Aitor Furundarena akordeoilaria; Metal boskotea. Ikuskizunaren zuzendaria: Garikoitz Mendizabal Etxeberria.
Egin zaitez bazkide