Albisteak

Hasi dira martxoaren 8ari lotutako ekintzak

Gaur izango da Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren inguruan osatu den egitarauko lehenengo ekintza. Zestoako gune ilunak identifikatzeko aukera izango dute gaur, emakumeek, Kutur Etxean. Zestoako udalak eta txoko feministak elkarlanean eta Harremanitzen laguntzaz hainbat ekintza antolatu dituzte. Helburua, azken urtetako ekitaldia eta afaria edukiz janztea izan da. Hemen duzue datozen egunetako egitaraua:

  • Martxoaren 2a: Zestoako gune ilunen lanketa egiteko batzarra 19:00etan Kultur Etxean.
  • Martxoaren 8a: 19:00etan ekitaldia. Ondoren, emakumeen afaria Mollergi tabernan. Menua: entsalada, oilaskoa, postrea eta kafea. Izen emateko azken eguna martxoren 6a, asteartea, Mollergin.
  • Martxoaren 9a: 18:30ean,  Alu ulu antzerki foroa. Sexualitatea, tratu onak, hezkidetza.
  • Martxoaren 16a: 19:00etan, martxoaren 2ko batzarrean markatutako gune ilunak bisitatzeko martxa.

Antolatzaileek, herritarrei ekintzetan parte hartzeko deia luzatu nahi die.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide