Albisteak

Gaur hasiko dira Santio Santanak Arroagoian

Arratsaldeko 19:00etako txupinazoarekin emango diote arroarrek Santio Santana jaiei hasera. Afal aurretik ez da trikipoteorako girorik faltako eta ondoren 21:00ak inguruan afaria izango da herri etxean. Afalondorena alaitzeko Joxe Ramon Iriondo “Akulu” eta Aitor Salegi arituko dira bertsotan. Mahaitik altxata, 23:45ean Izer eta Alabierrek erromeri giroa jarriko dute eta goizeko hiruetan, DJ Olber arroarraren txanda izango da. Egun berriari hasera emanez, oraindik indarrez jarraitzen dutenentzat, goizeko seiak eta erdietan karroza izango da baserriz baserri.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide