Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako, Aizarnako eta Arroabeko auzoetan gaur ospatuko dute Gau Beltza, bakoitzak bere egitarau propioarekin. Misterioa, kalabazak eta ilun argiak izango dira nagusi herriko hainbat txokotan, eta haur zein helduek parte hartzeko aukera izango dute ekintzetan.
Herriguneko egitaraua:
17:00 – 18:00: Barbantxon Gau Beltzeko eskulanak (LH1 eta LH2).
17:00: Kiroldegiko aterpean, aurpegi margoketa.
18:30: Hilerritik, kalejira isila kandelekin. Bideo emanaldia, abestiak… arkupetan, eta ondoren, gaztaina erreak plazan.
Aizaranko egitaraua:
17:00: Mozorro eta kalabaza prestaketak Barbantxo eta Ahurraren eskutik ludotekan.
18:00: Photocall-a eta jolasak, musikaz alaiturik, frontoian.
19:00: Mokadutxoa herritarrentzat Aitzbarna elkartean.
Ondoren, Arimen bidea argitzea herrian zehar, ilunpean.
Arroabeko egitaraua:
17:00: Txepetxa.
18:00: Bizkotxoen ebtrega elkargunean.
18:15: Ibilaldia antortxekin; amaieran, frontoian, Arimen Gaueko dantza.
18:45: Bizkotxo Lehiaketa, txokolatada eta Phottocol-a.
19:15: PiƱata Txomin tabernan eskutik.
Arroabean eta herrigunean astean zehar aritu dira prestaketa lanetan; kalabazak hustu, apaingarriak egin eta txokoak girotzen ibili dira, eta Danbolinera argazki batzuk ere helarazi dizkigute egindako lanak erakutsiz.


















