Albisteak

Gaurtik aurrera, ze egin daiteke Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian?

EAEko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku batzordea bildu zen astelehenean. Atzo argitaratu zen bilera hartan erabakitako dekretu berria Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta gaurtik aurrera, neurri berriak indarrean dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Hona hemen Jaurlaritzak neurri berrien inguruan argitaratutako gida:

 Indarrean jarraitzen al du sei pertsonatik gorako taldeetan espazio publiko eta pribatuetan egoteko mugak?

Bai, salbuespenik gabe.

Indarrean jarraitzen al duEuskal Autonomia Erkidegoan sartzeko eta irteteko muga?

Bai.

Lurralde Historikoen araberako konfinamendu perimetrala itzuli da Euskadira?

Bai. Urtarrilaren 13ko 00:00etatik aurrera, bizileku duten Lurralde Historikoko pertsonen sarrera eta irteera murrizten da, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenekin, behar bezala justifikatuta, eta Lurralde Historiko desberdinetako udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimentzen da, salbu eta bizileku duten udalerrian edo mugakideankasu positiboen intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanlekiko 500 edo gehiago bada.

Justifikatu egin behar al dira irteerahoriek?

Bai. Abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan eta dokumentu honen Eranskinean erantzukizunpeko adierazpenaren eredu bat eskaintzen da, eta eredu hori erabil daitekelekualdaketaren arrazoia egiaztatzeko, beste modubatetik justifikatu ezin bada.

Udal-konfinamendua itzuli da?

Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietansoilik mugatuko da pertsonen sarrera eta irteera udalerriaren barrutian.

Badago salbuespenik udalerriaren barrutitik irteteko edo sartzeko, udalerriak 100.000 biztanleko 500tik gorako intzidentzia-tasa metatua gainditzen duenean?

Soilik urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenen bat bada, betiere behar bezala justifikatuta badaude.

Nola jakin dezaket noiz dauden nire udalerria edo beste bat konfinatuta?

Osasun Sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus), astero, astelehenetan eta ostegunetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat zabalduko da, udalerriaren araberako tasen zerrendarekin, eta erreferentzia eraginkorra izango da hurrengo egunetik aurrera.

Indarrean al dago 22:00etatik aurrera gauez zirkulatzeko muga?

Bai.

Eskola kirola baimenduta al dago?

Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa duten udalerrietan, eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahal izango zaie, eta gehienez ere sei laguneko taldetan antolatuta. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili. Horretarako behar diren udal-instalazioak prest daudenean berrekingo zaie, betiere.

Nola erabili behar da maskara kirola egiterakoan?

Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, jarduera fisiko handiko aparteko uneetan, eta lehiaketetan.

Irakurri galdera-erantzun gehiago hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide