Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta, gaztaina erre eguna ospatuko dute hilaren 26an, ostirala, Arroabean. Arratsaldeko 17:30ean, Jakoba Errekondoren “Ilargia eta landareak” agendaren aurkezpena izango da, eskola zaharrean. Saioaren amaieran, baratzeen, fruta arbolen, lorategien, fruitu arbolen eta beste hainbat konturen inguruko galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. 19:30ean, berriz, gaztaina jana hasiko da frontoian.