Albisteak

Gazte asanbladak antolatutako futbito txapelketa hastera doa

Gaur arratsaldean hasiko da gazte asanbladak antolatutako futbito txapelketa. Bederatzi taldek hartuko dute parte lehiaketan, eta hasteko, bi taldetan banatu dituzte: A eta B taldeak. A taldean honakoak daude: La Roja 2010, Monagiluak, Garbantzuak, Zestua Terror eta Hombre Lobo; B taldean berriz, Jabineta, Jurdanen Txakurrak, Ontzuneta eta Dukati.
Partidek ordu erdiko iraupena izango dute, eta kiroldegian jokatuko dira. Gaur izango da aurreneko hitzordua. Arratsaldeko 19:30ean hasita, Garbantzuak eta La Roja 2010 taldeek arteko partida izango da. Ondoren, Jabineta eta Ontzuneta taldeek jokatuko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide