Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Duela ordubete inguru Zestuko Gazte Asanbladak atzo gauean izandako erasoa salatzeko egindako jakinarazpenak honela dio:
Atzo gauean, gazte eguna, txosna-gunean eraso arrazista bat gertatu zela jakitun egin gara gaur. Lehenik eta behin gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu eraso hau jasan zuten herritarrei eta irmoki salatzen dugu eraso hau.
Garbi gera dadila, gure espazioetan ez dugula inolako eraso arrazista, matxista, homofobo eta abarrik onartzen, eta jarrera hauek dituzten pertsonak ez direla ongi etorriak.
Hau horrela, festei begira neurriak hartzen saiatuko gara txosna-gunean, nahiz gaztetxean, horrelako beste gertakaririk eman ez dadin.
Arrazakeria borrokatu!