Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Apirilaren 12an, larunbatez, ospatu zuten Gazte Asanbladaren 36. urtemugako eguna. Goizean, Arauntzako YK Riders taldeak scooter, skate eta bizikleta ikuskizuna eskaini zuen Zubiaurreko pump trackeko pistan. Jarraian, Euskal Herriko gaztetxeei elkartasuna adierazteko taldeko argazkia atera zuten, “Gaztetxeak defendatu” lelopean. Ondoren, bazkaria egin zuten kiroldegiko aterpean.
Arratsaldean, nahiz eta eguraldiak ez lagundu, poteo musikatuarekin girotu zituzten herriko kaleak. Eguna amaitzeko, 22:00etan, bertsio gaua eta mikro ireki saioa egin zituzten gaztetxean. Bost taldek hartu zuten parte.
Argazkiak: Gazte Asanblada