Albisteak
Gazte Hitzak ipuin lehiaketan saritua izan da Aitor Salegi
— 2017-05-30Aitor Salegi zestoarra Gasteizko Gazte Hitzak ipuin eta kontakizun laburren lehiaketan saritua izan da. Gazte Hitzak 2016ko azaroan jarri zen martxan. Bi modalitate (euskara eta gaztelania) eta bakoitzaren barruan bi kategoria ezarri ziren: 14-18 urte eta 19-25 urte. Salegik 19-25 urte bitarteko euskarazko sailean sari nagusia irabazi du. Lehiaketarako gaia librea zen eta generoak fikziozkoa behar zuen. Bernanrdo Atxaga idazleak eman dio saria Salegiri, argazkian ikus daitekeen moduan.
Gasteizko Udalak zabalduko ditu ipuin sarituak, bain bere webgunearen bitartez, baita liburuxka bidez ere. Saritutako narrazioen egileei 300 euroko balioa duen balea eman zaie (liburuetan gastatzeko), eta hiru hilabetez narrazio bat landu edo hobetzeko tutoretza pertsonalizatua eskainiko zaie, Bernardo Atxagaren (euskaraz) eta Espido Freireren (gaztelaniaz) eskutik.
Argazkia: Urola Kostako Hitza
Egin zaitez bazkide