Albisteak

Gazte kriminalizazioa salatzeko kontzentrazioa deitu du Zestoako GKSk

Burgesiaren kontrola antolakuntzaz gainditu dinamika jarri zuen martxan otsailean Zestoako GKSk. Kanpaina horren baitan, besteak beste, hitzaldiak eta testigantza bilketa egin dituzte. Dinamikari amaiera emateko, kontzentrazioa egingo dute larunbat honetan, hilak 27, eguerdiko 12:30ean, plazan.  Bertan, “Gazteen aurkako kriminalizazioa” salatu eta “antolakuntzaren beharra” aldarrikatuko dute.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide