Gazte Topagune Sozialistako izen emate zerrendak eskuragarri KOIOTE tabernan




 

Urriaren 11tik 15era izango da aurtengo Gazte Topagune Sozialista, Burlata eta Atarrabian. Bono orokorrak salgai daude Haginpe tabernan eta GKSren webgunean. Bertara joateko zerrendak berriz, Haginpe, KOIOTE eta Ttakunen aurki daitezke.

Hilabete barru ospatuko da datorren Gazte Topagune Sozialista. Burlata eta Atarrabian antolatu dute ekimena Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak, urriaren 11tik 15era bitartean.

Egitarau zabala izango da bertan. Hala nola, lanketa politikorako hitzaldi eta mahai-inguruak, mendi irteera, boxeo eta pala ikuskizunak, bertso saioa eta aisialdirako bestelako ekintzak izango ditugu. Hainbat kontzertuz gozatzeko aukera ere izango dugu; Desgaraian, Against You, Ill Pekeño & Ergo Pro eta Merina Gris taldeenak, besteak beste. Bestetik, urriaren 14an mobilizazioa antolatu dute, “Gazteria langilea estatu sozialista eraikitzen” lemapean. Egitarau osoa ondorengo helbidean ikus daiteke: EGITARAUA

Gazte Topagune Sozialistako bono orokorrak salgai daude jada Azpeitiko Haginpe tabernan eta ondorengo helbidean. Topagunera joateko zerrendei dagokienez, Azkoitiko Ttakun, Zestoako Koiote zein, Haginpen bertan aurkitzen dira.