Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Gaztelekuak urrirako antolatutako ekintzen egitaraua kaleratu du, bai 3. zikloko ikasleentzat, bai DBHko nerabeentzat.
3. zikloko ikasleek ostegun arratsaldetan izango dituzte jarduerak, 16:30etik 19:00etara. Programan, besteak beste, “Gaztelekua ezagutu”, proposamen bilketa, jolas librea, futbolin-txapelketa eta Gau Beltzari lotutako eskulana jasotzen dira.
DBHko nerabeentzako, berriz, ostiral eta larunbatetan egingo dira ekintzak, 16:00etatik 19:30era. Treba programaren baitako ongizate emozionalaren tailerrak, proposamen bilketak, jolas libreak, futbolin-txapelketa eta sukaldaritza saioa (kalabaza bizkotxoa) izango dira hilabetean zehar. Hilabeteari amaiera emateko, urriaren 31n Gau Beltzari lotutako ekitaldia egingo da.
Horiez gain, beste ekintza osagarri batzuk ere izango dira:
“Kontaidazu ipuin bat” saioak liburutegian, urriaren 7an eta 21ean, 17:30ean.
Barbantxo saioak herrigunean: Urriak HH 1, 15 eta 29, LH urriak 3 eta 17.
Barbantxo saioak Aizarnan: Urriak 3 eta 17.
Barbantxo saioak Iraeta: Urriak 10 eta 24.
Txepetxa saioak Arroabean: irailaren 26an eta urriaren 11, 24 eta 31n. Haur Hezkuntzakoentzat 17:00etatik 18:00etara eta Lehen Hezkuntzakoentzat 18:00etatik 19:00etara, Elkargunean. Izen-emateak helbide honetara bidali behar dira: txepetxaaisialdiakm@gmail.com
Hemen egutegi zehatza:
Irailak 26, ostirala – TREBA nerabeak: Ongizate emozionalaren tailerra (oinarriak, DBH)
Urria 2, osteguna – Gaztelekua ezagutu (3. zikloa)
Urria 3, ostirala – TREBA nerabeak: Ongizate emozionalaren tailerra (kuadrilen arteko saltsak, DBH)
Urria 4, larunbata – Jolas librea (DBH)
Urria 7, asteartea – “Kontaidazu ipuin bat” (Liburutegia, 17:30)
Urria 9, osteguna – Proposamen bilketa (3. zikloa)
Urria 10, ostirala – Proposamen bilketa (DBH)
Urria 11, larunbata – Proposamen bilketa (DBH)
Urria 16, osteguna – Jolas librea (3. zikloa)
Urria 17, ostirala – Jolas librea (DBH)
Urria 18, larunbata – Jolas librea (DBH)
Urria 21, asteartea – “Kontaidazu ipuin bat” (Liburutegia, 17:30)
Urria 23, osteguna – Futbolin-txapelketa (3. zikloa)
Urria 24, ostirala – Futbolin-txapelketa (DBH)
Urria 25, larunbata – Sukaldaritza: Kalabaza bizkotxoa (DBH)
Urria 30, osteguna – Eskulana – Gau Beltza (3. zikloa)
Urria 31, ostirala – Gau Beltza (DBH)