Albisteak

Gaztelekuko martxoko eskaintza

Martxoko egitaraua iragarri du Zestoako Udaleko Gaztedi Sailak. Bihartik aurrera, hil honetako ekintzetan murgilduko dira gaztelekuan.

Hemen egitaraua:

Martxoak 3: Martxoaren 8 murala (3.zikloa), gaztelekuan.

Martxoak 4 eta 5: Martxoaren 8 murala (DBH), gaztelekuan.

Martxoak 10: Txokolatezko brownie-a (3.zikloa), gaztelekuan.

Martxoak 11 eta 18: Sexualitate-tailerra (DBH), gaztelekuan.

Martxoak 12: Ihes-gela (DBH), gaztelekuan.

Martxoak 15: Sukaldaritza-tailerra: dorayakiak (2.zikloa). 16:45-17:45 edo 18:00-19:00 bitartean. Aurrez izena eman behar da gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029).

Martxoak 19: Bilarra (DBH), gaztelekuan.

Martxoak 22: Sukaldaritza-tailerra: dorayakiak (1.zikloa). 16:45-17:45 edo 18:00-19:00 bitartean. Aurrez izena eman behar da gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029).

Martxoak 24: Ihes-gela (3.zikloa), gaztelekuan.

Martxoak 25 eta 26: Aste santuetako izen-emateak (DBH), gaztelekuan.

Martxoak 29: Sukaldaritza-tailerra: dorayakiak (1.zikloa). 16:45-17:45 edo 18:00-19:00 bitartean. Aurrez izena eman behar da gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029).

Martxoak 31: Korrikarako murala (3.zikloa), gaztelekuan.

Haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin:

  • Martxoak 4 eta 18: Aizarnan eta Zestoako herrigunean.
  • Martxoak 11 eta 25: Arroabean.
  • Barbantxoren saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029).



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide